XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OHARPENAK: - Ura tindatzeko mikroskopian erabili ohi ditugunetako edozein koloratzailez balia gaitezke (metileno urdina, gorri neutroa, metileno laranja, etab...).

- Ura tututik irten dadin, beste sistema bat matrazea ia goraino betetzea da eta hor tapoia jartzea, tutua barruan duela.

Tapoia presionatzean, ura tututik igoko da.

- Matrazea ez dago gehiegi berotu beharrik, dilatazioa berehala ikusten bait da eta gainera ura gainezka egiteko arriskua dago.

8.3.15 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Termometro bakuna egitea eta graduatzea.

OHARPENAK: - Matraze ahalik eta txikienak eta beirazko hodi estuak erabili behar dira, baina kapilareak izan gabe, hodi oso luzea beharko genuke eta.

- Graduazioa 100 C-tara ahalik eta zuzenena izan dadin, matrazea ur irakitan eduki behar dugu bere barnean burbuilak sortzen direla ikusten dugun arte, baina, kontuz, irakitera ez du iritsi behar eta.

8.3.16 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Uraren dilatazio anomaloa esperientzien bidez ikustea.

OHARPENAK: - Kasu honetan beharrezkoa da kapilarea eta ur distilatua erabiltzea.

Kapilareak tapoian doi-doi sartu behar du, hori gertatzen ez bada, silikonaz itxiko dugu zuloa.

- Nahi bada, kartoia kendu eta lapitz lodia erabil daiteke dilatazioa kontrolatzeko markak hodian bertan egiteko.

8.3.17 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Airearen dilatazioa aztertzea, gasen zabalkuntzaren eredu gisa.

OHARPENAK: - Hasteko hodi ukondotua tapoian sartuko dugu eta ondoren ur-tanta tindatua hodian barneratu.

Matrazearen ahoa tapoiaz estaltzerakoan, poliki-poliki eta kontu haundiz ibili behar dugu, bestela ur-tanta hoditik kanpora irtengo zaigu eta.

- Ez dugu behar bero-iturririk airea nola dilatatzen den ikusteko.

Nahikoa izango da horretarako eskuak matrazean jartzea piskatean, segundu batzuk aski, eta ur-tanta mugitu egiten dela ikusiko dugu.

- Beirazko hodian markak egiteko, errotuladorea baino, hobe da lapitz lodi bat erabiltzea.